1. TAILERRA KARMELO

Hasi da ELKARTOKI Karmelon! Lehenengo tailerrak JABETU izan du izena eta hasieratik lanean ibili gara. 4.mailako bi gelek partehartuko dute programan, guztira 40 ume. Zer egin dugu?

Elkar ezagutu

Gure burua aurkeztu dugu: Izena, Zer egiten dut patioan normalean, Non egoten naiz patioan normalean.

Espazioaren inguruan hitz egin

Zer elementu eta gauza daude espazioan? Zer motatako espazioak daude?
Zer egiten dugu espazioan? Zer erabilera/ekintza mota daude? Nola erabiltzen dugu guk eta nola erabiltzen dute besteek? Berdin erabiltzen du jende guztiak?
Espazioaren ezaugarriak eta espazioaren erabilerak: elkar-eragina al dute?

Espazioan dauden gauzek eta bertan egiten dugunak harremana dute. Adibidez lurra izotzezkoa bada, oinez joan beharrean irriztatuko gara.

Pertsona guztiak ez dute espazioa berdin erabiltzen. Adibidez zaharrak eta umeak ere espazioa modu ezberdinean erabiltzen dutela ikusi dugu. Adibidez zaharrek banku gehiago behar dituzte deskantsatzeko.

Espazioan dauden gauzak ere gure erara erabili daitezke. Adibidez bankua skate egiteko ere balio du.

Patioa aztertu
Eskolako patioa hobetzeko ideiak pentsatu aurretik orain dagoena ikusi behar da: zer dago? nolakoa da? zelan dago? zer egiten da? nork erabiltzen du? gustoko al dute?

Horretarako taldeetan banatu eta bakoitzari lan bat eman zaio, 4 lan motetan banatu garelarik: detektibeak, kazetariak, arkitektoak eta margolariak.

Detektibeek patioa behatu dute: zer dago, nolakoa da, ze egoeratan dago?

Kazetariek patioa erabiltzen dutenak elkarrizketatuko dituzte: nortzuk dira? zer egiten dute patioan? norekin egoten dira? noiz?

Arkitektoek patioaren mapa egin dute, eta fitxetan azaltzen ziren bi pertsonaiek (Malen eta Beñat) bertan erabiltzen dituzten txokoak eta egiten dituzten ibilbideak markatu dituzte.

Margolariak patioaren inguruko komikia egin dute, fitxetan azaltzen ziren bi pertsonaiak (Malen eta Beñat) protagonista bezala imaginatuta. 

Patioaren sentimenduen murala egin
Patiotik bueltatzean eta etxera joan aurretik mural bat egin dugu, patioan gustatzen zaiguna eta gustatzen ez zaiguna adierazteko. Eskuko margo gorriarekin gustatzen ez zaiguna idatzi eta margotu dugu. Margo berdearekin gustatzen zaiguna idatzi eta margotu dugu.

FullSizeRender (1) captura-de-pantalla-2015-01-14-a-las-17-44-58 captura-de-pantalla-2015-01-14-a-las-18-07-41 IMG_0655 FullSizeRender(2) (1)

 

 

 

 

 

<<<<<<<<<<GORA