GURE IDEIA

GURE IDEIA

GURE IDEIA Pasadan astean San Nikolas Ikastolako umeak 3 patioetarako ideiak asmatu eta proposamenak egin zituzten. Ume txikienetatik nagusienetara, patioetan zer egotea edota gertatzea nahi duten hausnartu eta haien taldekideei kontatu zieten. JABETU fasean patioei buruzko problematika eta ondorioak jaso genituenez, oraingo honetan proposamenak egiteko pista gisa erabili dituzte. Marrazki eta hitzen bitartez, umeek patioetarako

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA JABETU fasearen bukaeran, momentura arte egindako tailer eta batzar guztien erakusketa egin genuen. Ikastolako gimnasioa 2 egunez erakusketa gela bihurtu egin zen, eskola komunitate osoari irekita. Proiektuaren aurrerapausoak ezagutzera eman genituen eta umeek egindako lanen lagin bat ikusgai egon zen. Burua martxan jartzeko ideia txokoa ere bai!

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA Datorren astearen bukaeran ELKARTOKI erakusketa egingo dugu San Nikolas ikastolako gimnasioan eta prestaketa lanetan hasi gara. Ikasturte hasieratik LH.ko haurrak ELKARTOKI proiektuan lanean aritu gara, denontzako patioa eraikitzeko bidean. Orain gure lanak eskola-komunitateari ezagutarazi eta besteon iritzia jasotzeko unea heldu da. Ikastolako familia, ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zaudete. Ikastolako patioa denon artean eraldatzera goaz!! ELKARTOKI erakusketa

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK Heldu da eraldaketarako espazioak aukeratzeko unea! San Nikolas ikastolako patioak espazio ezberdin ugari dauzka; goiko patioa, partenoia, gomazko patioa, irteerako pasabidea, heriotzaren zirrikitua… eta patio bakoitzak bere nolakotasunak eta erabiltzaileak ditu, bakoitza bere behar eta problematikak dituelarik. Aurreko saioetan jasotako materialen eta informazioekin, espazio bakoitzeko ondorio batzuk laburbildu eta batzordean hobetsi ditugu. Ikastolako patioak

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA 1.eta 2. mailako umeek egin zuten moduan, 3. eta 6. maila arteko umeak ikastolako patioetan barrena ibili dira. Umeek patioaren ezaugarrien eta erabiltzaileen erradiografia bat egiten dute lanbide ezberdinen paperean jarriz. Detektibeek espazioa ondo behatuz, kazetariek erabiltzaileei elkarrizketak eginez, arkitektoek patioa marraztuz eta espioiek erabiltzaile baten egunerokoa asmatuz,… Ariketa honen bitartez, patioaren irudi

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK Oraingoan 1. eta 2. mailako umeak Ikastolako patioetako altxorrak eta tranpak bilatzera irten dira.  Karatula begietan jantzita, haien inguruarekiko begirada landu dute eta patioan bertan topatutako elementu eta egoera ezberdinekiko haien sentsazioak adierazi dituzte, tizen trazuen bitartez. Ibilbideatxoaren bueltan, ikusitakoen sentsazio nagusia hormairudi kolektibo batean adierazi dute, kolore berde eta gorria erabiliaz.

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA Urriaren hasieran San Nikolaseko 5. eta 6. mailako umeek “Marrazten begiratu” tailerra izan zuten Josunene-ren eskutik. Tailerraren helburua marrazketa errealitatea ikusi eta interpretzatzeko lengoaia bezala lantzea izan zen. Josunenek’Horrela ikusten dut nire burua’ bere liburu berriarekin hasi zuen saioa, bertan autoerretratoaren inguruan dituen ariketak eta proposamen ezberdinak umeei erakutsiz. Ondoren, umeek arkatza, papera eta egur-taula

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA Urriaren hasieran, San Nikolaseko 3. eta 4. mailako umeek “Jolasborategia: bitxikeriak bilatzen” tailerra izan zuten Ixiar Garciaren eskutik. Saio honen helburua, gorputzean ditugun ohituren inguruan hausnarketa bat egitea eta ohitura berriak eta desberdinak esploratuz, gure inguruak eskaintzen dizkigun aukeretara irekita egotea zen. Tailerrari testuingurua emateko Dadaismoa hartu zen oinarri eta taldearen barruan norbanakoaren sormen gaitasuna

2. TAILERRA ZABALA

2. TAILERRA ZABALA

Astebete pasata berriro elkartu gara 5. eta 6.mailako ikasleak. Aste honetan eguraldiak ez digu utzi kalera irtetzen, ta gelan geratu gara lanean. ASMATU da 2.tailerra eta horretan ibili gara: ideiak, etorkizuneko nahiak, proposamenak… asmatzen. Eta tailerrarekin hasteko aurreko egunean ikusi eta aztertutako guztia kontatu dute arkitekto, kazetari, margolari eta detektibeak. Buruan eurek esandakoa gorde eta bakoitzak

1.TAILERRA ZABALA

1.TAILERRA ZABALA

Hasi da ELKATOKI Zabalan! Hemen ere lehenengo tailerra JABETU izan da, eta Karmelo Ikastolan bezala, espazioaren inguruan pentsatu eta patioa aztertzen ibili gara. 5. eta 6.mailakoak partehartuko dute programan, guztira 30 ume inguru. Karmeloko tailerrean bezala, 3 gauza egin ditugu: elkar ezagutu eta patioan gure burua kokatu, espazioaren inguruan hitz egin eta patioa aztertu. Pertsona bakoitzak bere gaitasun, gustu

1. TAILERRA KARMELO

1. TAILERRA KARMELO

Hasi da ELKARTOKI Karmelon! Lehenengo tailerrak JABETU izan du izena eta hasieratik lanean ibili gara. 4.mailako bi gelek partehartuko dute programan, guztira 40 ume. Zer egin dugu? Elkar ezagutu Gure burua aurkeztu dugu: Izena, Zer egiten dut patioan normalean, Non egoten naiz patioan normalean. Espazioaren inguruan hitz egin Zer elementu eta gauza daude espazioan? Zer motatako espazioak daude? Zer egiten

<<<<<<<<<<GORA