AUZOLANA KUETON
Behin proposamena erabakita izanda, eraldaketarako unea heldu zen. Auzolanan ume guztiek hartu zuten parte modu batean edo bestean eta atalka burutu izan da.
Lehenengo egunean, izenen pareta zuriz margotu eta gero, ikasle zein irakasle eta bestelako langileek euren izenak idatzi zituzten, bakoitzak adreilu batean. Beste bi pareta arbelaz estali ziren mihise erraldoi bihurtzeko. Honetaz gain, 80 gurpil inguru inprimatu ziren gero gainetik spraiekin margozteko. Gurpilak landareak ipintzeko eta patioan zehar mugitzeko erabiliko dira. Bukatzeko, soundsystem baten erakustaldia egin zen eta eguna jaialdi batekin bukatu egin zen, non ume guztiek dantzaldi bat aurkeztu zuten.
Beste egun batean soundsystemaren aurkezpen ofiziala egin zen. Soinu sistema honek Nafarroatik etorritako Xabier Apesteguik eraiki zuen, birziklatutako hainbat material erabiliz eta eguzki plakekin ahalik eta jasangarrien eta autonomoen izateko. Gailu hau umeek erabili ahal izango dute patioan eta, gurpilak dituenez, espazioan zehar mugitzea posible izango da. Gainera, musika jartzeko aukera izateaz gain, mikrofonoa ere badauka beraz, milaka aukera eskaintzen ditu ondo pasatzeko.