KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN
Aste Bitxiaren ondoren unitate didaktikoen bidez bertan azaleratutako sentsazioak aztertu ziren eta hainbat ondorio atera zituzten, desiratutako patioa pentsatzeko orduan kontuan hartu beharko zirenak. Umeek azpimarratu zuten euren patioa atsegina izatea nahi zutela, bertan errespetua araua izan zela eta irain eta edozein tratu txarretarako lekurik ez zegoela. Baldintza hauek buruan izanda ikasleek, euren familiek eta baita irakasleek ere ekarpenak egin zituzten proposamen formala osatu arte.
Egindako proposamenetariko batzuk talde motorrak egindako fanzine batean bildu ziren, gero banatu zena ikasle guztiek eskura izan ahal izateko. Fanzinean prozesuan zehar gertatutakoa azaldu eta patio berrirako ideia berriak aurkezten dira. Hauen artean, indar gehien hartzen dutenak dira: musikaren bitartez lortutako gune dibertigarria; eskolaren parte diren pertsona guztien garrantzia; ahalmen sortzailea, jarrera baikorra; eta patioa guztiena eta guztientzat izateko gogoak izan ziren.
Aipatutako guztia kontuan izanda proposamen formal bat egin zen. Proposamenari klaustroan ekarpenak egin eta gero, behin betiko diseinua osatu zen hau burutzeko planarekin batera, izan ere, atal batzuk auzolanaren bidez egingo dira. Behin betiko diseinu honetan agertzen direnen gauzen artean daude: eszenatoki bat, jolasteko materialak gordetzeko etxola bat, arbelaz margotutako pareta bertan marrazkiak egin ahal izateko, eskolako parte diren pertsona guztien izenak jasoko dituen beste pareta eta soinu sistema indartsu bat.