ASMATU GEROAN
JABETUrekin bukatu ondoren, ASMATU fasearen txanda iritzi zen. Lehenik eta behin, taldearen nortasuna sendotzeko ekimen bat planteatu zen. Itxura kolektibo bat izatea lagungarria izango zelakoan, erreferentziak bilatu zituzten hamarkada ezberdinetako musika taldeetan. Horrela, kamiseta batzuk diseinatu eta margotzea erabaki zuten teknika ezberdinak erabiliz, haien artean spraya.
Ondoren, aldez aurretik egindako argazkiak berreskuratu zituzten eta gustatzen zitzaien lekuetan jarri zuten arreta. Argazki horiek erabiliz, Helena Goñiren eskutik collage batzuk sortu zituzten, haiek nahi zuten patioa islatzen zituztenak. Collageak partekatu zituzten eta proposamen batzuen zirriborroak egin zituzten.
Sei leku identifikatu ziren, patioaren arautegitik kanpo zeudenak, hau da, ekintza jakinetarako zuzenduta ez zeudenak, eta hauen inguruan lanean hasi ziren fitxa batzuen bidez.
Hurrengo saio batean patiora irten ziren eta, material ezberdinetaz baliatuz, hala nola kartoiak, zintak, margoak edo sokak, zenbait idei eraikitzen saiatu ziren. Hau oso ariketa baliagarria izan zen proposamenak fintzeko azkenengo hautaketari begira.