LAN PROZESUA ABENDAÑON
Denborak aurrera egiten du eta Abendaño ikastolan hainbat ekintza burutu dituzte. Abendatoki eskola osoari aurkeztu eta gero, Naiara Palaciosek lan saio bat antolatu zuen emozioak lantzeko. Horretarako emoji erraldoiekin jokoak egin zituzten emozioak izendatzeko eta hauek eragiten zituzten egoerak identifikatzeko.
Lan hau beroketa izan zen hurrengo pausorako: mapa emozionala, hau da, emozioaz sortutako mapa kolektibo eta subjetibo bat ikasleen esperientziak eta sentimenduak espazioarekiko agerian gelditzeko modu bisual batean. Gometxa borobilak banandu ziren ikasle guztien arten, bakoitza kolore ezberdin batekin:
- urdina: ez dut lekua gustoko
- morea: leku hau hobetu behar da
- horia: gustatzen zait leku hau
- laranja: hemen denbora gehiago igarotzea gustatuko litzaidake
- marroia: oroimen polita daukat hemen
Ikasleak patiora irten ziren eta gometxak kokatu zituzten leku bakoitzean sentitzen zutenaren arabera. Ondoren, talde motorrak informazio guztia plano batean sistematizatu zuen.
Aldi berean, inkestak banandu ziren eskola guztian ikasleen iritzi eta proposamenak jasotzeko. Emaitzak ondorengo saioan komentatu ziren eta, honekin lotuta, enpatia lantzeko ariketak egin zituzten, bestearen lekuan jartzen eta normalean erabiltzen ez zituzten espazioetan kokatuz.
Ideia hau garatzen jarraitzeko, taldeka antzerki txikiak idatzi zituzten. Eszena horiek animali bat eta patioan topatu ahal de objektu baten arteko elkarrizketa ziren eta asmoa da prozesuaren bukaera aldean antzeztu ahal izatea.
Hemendik aurrera eraldaketari ekin beharko diote, aldaketarako lekuak eta elementuak aukeratuz.