AUZOLANA AZPEITIAN
Pasaden asteazkenean auzolana hasi zen Azpeitiako Karmelo Etxegarai eskolan. Aurreko astean Ortua taldea lanean aritu zen eta oraingoan Rokodromo taldekoen txanda heldu zen.
Kanpoko patioaren behin betiko diseinua (tailerretan, metodologia partehartzailearen bidez sortutako ideiekin egindakoa) zein izango den aurkeztu ondoren, 2.5×10 metrotako murala margotzeari ekin zioten familia, ikasle eta irakasle batzuek. Muralaren diseinua sektoretan zegoen banaturik, era honetan guztiek parte hartu ahal izan zuten ekintzan, bakoitzak bere ahalmenen neurrian. Murala lehortzen denean presak jarriko dizkiote eta rokodroma erabiltzeko prest egongo da.
Muralaren lana bukatu eta gero kanpoko patiora abiatu ziren gehienak. Bertan traktore gurpil batzuk garbitu zituzten. Gurpil hauek kanpoko artefaktu batzuen oinarriak izango dira.
Auzolana oso giro alaiean burutu zen eta oso era positiboan baloratu izan zuten denek. Alde batetik, nagusi batzuentzat hau izan zen horrelako ekintza batean parte hartzen zuten lehenengo aldia eta, bestetik, umeek euren aisialdirako espazioaren eraikuntzaren atal garrantzitsu bezala ikusi zituzten euren buruak.