ISMAEL IGLESIASEKIN SORTZEN
Lekeitioko 5.mailako umeak Ismael Iglesiasekin batera patiorako prototipoak sortzen aritu dira 3 astetan zehar. Prototipatze ariketa hauek egiteko, lehen urrats bezala, Elkarbizitza Forotik jasotako behar eta ideien artean batzuk aukeratu dira. Halaber, Aste Santuko oporretatik bueltan beste batzuekin jarraitu da.
Prototipazio saioetan eskolako altzariak, gurpilak eta lorontziak berrerabili dira, batzuk eta besteak kolorezko spray eta zinta binilikoekin eraldatuz.
Ume bakoitzak ekarritako lorontziarekin naturaren presentziarekin jolastu nahi izan da. Altzari zaharkituen eraldatuz eta hauek espazio ezberdinetan konbinatuz, patioan sor daitezkeen gune lasaiak eta talde txokoak testeatu dira.
Prototipazioak aurrera darrai eta bitartean umeak, familiak, begiraleak elementu guzti hauek hainbat modura erabiltzen ari dira.