ARTISTA KOLABORATZAILEEN AUKERAKETA
Artista kolaboratzaileentzako deialdiak proposamen hautatuak ditu jadanik. Aukeraketa batzordea osatzen duten Arantza Lauzirika (Arte Ederretako Fakultateko Dekanoa), Jon Otamendi (Arte Ederretako Fakultateko irakaslea), Ane Abarrategi eta Maddi Texeirok (Elkartoki-ko bitartekariak eta Ttipi Studio-ko kideak) aukeraketa prozesua itxi dugu.
27 hautagaitzatik abiatutako 2 artisten aukeraketa prozesua zorrotza izan da, proposamen askoren maila altua eta aniztasuna zela eta. Azkenik, aukeratutako kandidaturak honakoak izan dira:
Gainera, beste 2 ordezko hautagaitza zehazten dira:
Lekeitioko Herri Ikastetxerako Ariadna Chez
Azpeitiako Karmelo Etxegarai Ikastolarako Carolina Mera
Beste kandidatura guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu haien partehartzeagatik. Proposamen aniztasuna eta planteamenduetarako abiapuntu ezberdinak topatzea oso interesgarria izan da.