HORMA ETA ZORUA
Okela Sormen Lantegia taldeko Irati Urrestarazuk eman du horma-irudi eta zoruen tailerra. Horma-irudiak paretatik hedatzen diren forma irregularrak ditu eta more, urdin turkesa eta hori koloreek horma zuria argitzen dute. Horma-irudia margotzeko umeak 6 taldetan banatu dira, kolore bakoitzeko 2 taldetxotan multzokatu direlarik. Iratik materialak erabiltzeko azalpenak eman ditu tailerraren hasieran: arrabolak nola erabili, margoa nola zabaldu, karrozari zintaren funtzioa, etab… Hau entzunda, taldeka lanari ekin diogu taldeka.
Goiko patioko lurzoruan koloretako borobilak egitea erabaki zenez, Iratik zoruan esku-hartzeko tailerra prestatu du. Konpas erraldoietan bihurtu gara, elkargurutzatzen diren borobilak espazioan kokatzeko. Ondoren, arrabolak eskuan, berriro ere margozteari ekin diogu. Borobil bakan batzuek patioaren itxura eta erabilera aldatu dute!