JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA
Urriaren hasieran, San Nikolaseko 3. eta 4. mailako umeek “Jolasborategia: bitxikeriak bilatzen” tailerra izan zuten Ixiar Garciaren eskutik. Saio honen helburua, gorputzean ditugun ohituren inguruan hausnarketa bat egitea eta ohitura berriak eta desberdinak esploratuz, gure inguruak eskaintzen dizkigun aukeretara irekita egotea zen.

Tailerrari testuingurua emateko Dadaismoa hartu zen oinarri eta taldearen barruan norbanakoaren sormen gaitasuna garatzeko baldintzei buruz hitz egin zuten. Esplorazio dinamikarako, talde bakoitzak atentzio deitzen zion kale espazio bat aukeratu eta bertan topatzen zituzten bitxikeriak eta aukerak irudikatu zituzten. Bukaeran, haien esplorazioak beste kideei aurkeztu zizkieten.

20151006_103804    20151007_120444        20151007_120356        20151007_120047        20151007_104802        20151007_120546        20151007_104435        20151007_104236        20151006_115545     20151007_103951        20151007_095244        20151007_095345        20151007_094846        20151007_094659        20151006_120207        20151006_120121        20151006_115914        20151006_120034        20151007_110917        20151006_103115   20151006_103053    20151006_094358    20151006_094131    20151006_093538    20151005_211438    20151005_212103    20151007_122738
<<<<<<<<<<GORA