AUZOLANA KARMELO

Aste batzuetako etena eta gero, patioa eraldatzeari ekin diogu Karmelo Ikastolan!
Auzolanean zeregin asko egon direnez jolas baten bitartez talde ezberdinak egin ditugu, eta bakoitzari zeregin eta kolore bat egokitu zaigu:

Lorezainak: lorategi berdean, lurrean, jarri den belar artifiziala irudikatu eta moztu.
Baserritarrak: lorategiko lorontzietan lurra bota, landarak landatu eta tresneria gordetzeko ontzia apaindu.
Artistak: lorontziak margoztu eta koloreztatu.
Ingeniariak: tutu zaratatsua eraiki.
Biologoak: landara bakoitzaren zaintza aztertu eta etiketak egin.
Grafiteroak: eserlekuak kustomizatu, stencil teknikarekin.
Muralistak: arbela librea margoztu eta prestatu.

img_2953 (1) img_2950 (1) img_2571 (1) img_2955 (1) img_2956 (1) img_2954 (1) img_2952 (1) img_2957 (1) img_2951 (1) img_2568 (1)

Okela Sormen Lantegiko kideak izan dira gaurkoan ere laguntzen.
Horrela, tailerrean diseinatutako elementu ezberdinak sortu ditugu: lorategia, tutuen txokoa, eserleku mugikor eta jostagarriak, arbela librea, etb.
Patioan egindako eraldaketa guztiak azaltzen dituen murala ere jarri dugu jolastokian.
Azken saioa izan da baina datozen astetan berriz elkartuko gara danon artean egindako lana ospatzeko.

http://youtu.be/GRubPSzdNVI

http://youtu.be/v8qc8GgQcqA

<<<<<<<<<<GORA