AUZOLANA ZABALA

Momentua heldu da! Hasi gara patioa eraldatzen!
Zabala eskolako 5 eta 6.mailakoak nahastu gara eta jolas baten bitartez 3 talde egin ditugu, auzolaneko zereginak banatzeko. Talde bakoitzari proiektu berriaren zati bat egokitu zaio: hesia, bankuak eta lorontzien apainketa batetik, petrila, zutabeak eta aterpeko eserleku eta eszenatokia bestetik, eta azkenik lurrean margoztuko diren jolasak eta formak.

patioa2 captura-de-pantalla-2015-02-24-a-las-13-10-222 captura-de-pantalla-2015-02-24-a-las-13-10-062 captura-de-pantalla-2015-02-24-a-las-13-10-122


Talde bakoitzak kolore bateko jantzi moduko plastikozko amantalak jantzi ditu. Hauek izan dira gure auzolanaren “komandoak”:

Muralistak: Amantala grisdunak. Hauen zeregina lurrean jolasak margoztu eta saskibaloi zelaiaren muga zehaztuko duten forma geometrikoak margoztea izango da.
Artistak: Amantala berdedunak. Hauen zeregina hesia plastikozko hariarekin atontzea eta bankuak eta lorontziak margoztea izango da.

Eskultoreak: Amantala beltzdunak. Hauen zeregina aterpe barruko altzariak eraiki eta belar artifizialarekin zutabeak eta petrila estaltzea izango da.

Eguraldiak lagunduta lan asko aurreratzeko aukera izan dugu: eszenatokiaren muntaia, bankuen margoketa, lorontzien margoketa, belar zatien mozketa … Hesiaren harizko muralarekin eta lurreko forma geometrikoekin ere hasteko denbora izan dugu: perfilak markatu, koloreak aukeratu eta lehenengo frogak egin ditugu. Oraindik beste bi auzolan dauzkagu aurretik falta zaizkigun lan guztiekin amaitzeko. Bagoaz aurrera!

img_24232 img_24222 img_24212 img_24292 img_24252 img_24262 img_24302 img_24312

 

http://youtu.be/Szbqa-Xug04
http://youtu.be/X4z12wM1EiI

 

<<<<<<<<<<GORA